Shop millions of independent artists.   Independent.   Together.

Natura Argazkitan - Artist

Natura Argazkitan

Learn more about Natura Argazkitan from Larrabetzu, Bizkaia - Spain.

Post on Facebook
Post on Twitter
Post on Pinterest

Joined

2013

Followers

6

Visitors

24,247

Natura behatu, ulertu eta errespetatu.

Natura Argazkitan ingurumenaren atari txiki bat da, gertuen dagoen natura eta basabizitza gure egunerokora hurbiltzeko helburuarekin. Naturaren eta gizartearen arteko lotura galdua birsortzeko asmoz.

Naturarekiko heziketa eta sentsibilizazioa gure egunerokoaren parte izan behar da. Norberak nahi beste, baina ahal den heinean, natura behatzea, ulertzea eta errespetatzea funtsezkoa da gure ingurumena egoera ezin hobean mantendu nahi badugu. Batzuetan ahaztu egiten zaigu naturaren parte garela. Izan ere, geure habitata da, baita gurekin bizi diren gainerako bizidunena ere.

Gaur egun aisialdirako denbora gutxiago dago orokorrean, eta ondorioz, ezin dugu gustuko ditugun bazterrak zein bizidunak nahi beste aztertu edo behatu. Natura Argazkitan atalarekin, ordea, natura zeure etxera hurbildu ahal izango duzu, zeure imajinazioa martxan jarriz eta naturarekiko sentsibilizazioa landuz, bai zeuregan, baita zeure inguruko pertsonengan ere.

Natura Argazkitan gaikako bildumetan oinarritutako arte denda da. Irudi bakoitza eros daiteke mihise inprimaketa, inpresio markatu edota metalezko inpresio gisa eta gehiago! Gainera, argazki guztiek Fine Art America/Pixels itzultzeko bermea dute. Erosketa batekin pozik ez bazaude, edozein arrazoi dela medio, eskaera egin duzun egunetik 30 eguneko epean itzul dezakezu, Fine Art America/Pixels-en '100% Satisfaction Guarantee' politikari esker.

Zaindu dezagun natura guztion artean!

Natura Argazkitan joined Pixels.com Licensing on June 25th, 2013.